XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

27.- Txakur-katuen dantza.

Orduan asi da txakur-katuen dantza, Iñakik Fufiri eta Mitxini zurubiko atea idegi dautsenean.

Katukumeek atetik begitu eta loguraz arrauzika ikusi dauez beeko itxetiarrak.

Lenengo erpatxoaz agur egin dautse miau, gero buztan luzeak goitik beeraiño eskegi dauez, jolas billa.

Txurik bere musturretan Furiren buztana oartu daueneko, oska egin dautso eta Furik marrao ikaragarria atera dau.

Miren, dantza asia dalakoan, trikitin koplak abesten asi da eta Telekutxak dar-dar dagi barrutik, Solluben aberia egiten danetan legez.